EUSKADI.-EuskoTrenek autobus zerbitzu alternatiboa jarriko du bihar Bilbo-Donostia linean, Ermua eta Ardantza arteko lanengatik

Actualizado: viernes, 5 febrero 2010 11:44

BILBO, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak autobus zerbitzu alternatiboa eskainiko du bihar Bilbo-Donostia linean, Ermuako geltokiaren eta Eibarren dagoen Ardantzako geltokiaren arteko ohiko tren zirkulazioak aldi baterako eten egingo direlako.

Ohiko zerbitzuaren aldaketa horren zergatia, Euskadiko trenbide azpiegituren kudeatzailea den Euskal Trenbide Sarea Unibertsitateko geltokiaren eta San Lorentzoko geralekuaren artean burutzen ari den bikoizketa lanak da, EuskoTreneko iturriek jakinarazi dutenez.

Bilbo eta Donostia arteko ibilbidea egin behar duten pertsonak Ermuko geltokian jaitsi beharko dira trenetik, ibilbidearen gainerakoa autobusez egin ahal izateko. Donostiatik Bilbora doazen bidaiariak, berriz, Eibarko geltokian jaitsi beharko dira trenetik, ibilbidearen gainerakoa autobusez egin ahal izateko. Sistema hori eguneko zerbitzuan zein larunbat gauez Bilbo eta Deba artean eskaintzen diren zirkulazioetan erabiliko da.

Donostiarantz eta Hendaiarantz doazen lurralde mailako trenei dagokienez, Durangoko geltokian egingo dute garraio aldaketa, eta Bilborantz doazenek, berriz, Eibarko geltokian egingo dute. Azkenik, Ermua eta Eibar arteko tranbia zerbitzu osoa autobusez eskainiko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek geltokietan eta geralekuetan, Bezeroen Arretarako Atxuriko eta Amarako Bulegoan, 902 54 32 10 telefono zenbakian eta www.euskotren.es webgunean jaso dezakete.