EUSKADI.-EuskoTrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du bihar eta ekainaren 23an Eibarko jaiak direla eta

Actualizado: viernes, 19 junio 2009 15:43

DONOSTIA, 19 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du bihar eta ekainaren 23an, Eibarren (Gipuzkoa) ospatuko diren jaiak direla eta.

Horrela, EuskoTrenetik jakinarazi dutenez, bihar, konpainiak tren zerbitzuak eskainiko ditu Bilbo/Atxuri eta Deba arteko ibilbidean, eta ekainaren 23an, berriz, zerbitzu bereziak Ermua eta Deba artean eskainiko ditu.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 54 32 10 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa lor dezakete geltokietan, geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es).