EUSKADI.-EuskoTrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean, Galdakaon ospatuko den Ibilaldia 09 dela eta

Actualizado: martes, 26 mayo 2009 19:31

BILBO, 26 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren igandean, Galdakaon ospatuko den Ibilaldia 2009 dela eta.

Horrela, EuskoTrenek garraio zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bilbo, Zornotza, Lemoa, Ermua eta Bermeotik Zuhatzura (Galdakao) abiatzen diren lineatan, eta kontrako noranzkoan ere, itzulera errazteko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen geralekuetan eta geltokietan, Bilbo/Atxuriko Bezeroen Arretarako Bulegoan, 902 543 210 telefono zenbakian edota www.euskotren.es webgunean lor dezakete.