EUSKADI.-EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoak sei tren dieselen zirkulazioa eskainiko du ostegunetik igandera bitartean

Actualizado: lunes, 16 marzo 2009 14:17

DONOSTIA, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoaren Trenaren Euskal Museoak izaera historikoa duten sei tren dieselen zirkulazioa eskainiko du ostegunetik larunbatera bitartean, Azpeitiko Trenaren Museotik Lasaora (Gipuzkoa) arteko bidean.

Museoko arduradunek azaldu dutenez, azpeitiko Museotik abiatuko diren zirkulazioen programa honako hau izango da: ostegunean zirkulazio bat izango da 12:30etan; ostiralean eta larunbatean bina izango dira, 12:30etan eta 17:00etan; eta igandean zirkulazio bat izango da 12:30etan.

Trenaren Euskal Museoaren irekiera ordutegia honako hau da:

asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:30etara, eta igande eta jaiegunetan, 10:30etatik 14:00etara.

Informazio gehiago lor daiteke museoko telefono zenbakira deituz (943 15 06 77) eta www.euskotren.es web gunera satuz. Horrez gain, kontsultak egin daitezke 943 15 07 46 fax zenbakiaren edo museoa@euskotren.es helbide elektronikoaren bitartez.