Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/02/2010 13:12
EUSKADI

FANT Bilboko Zine Fantastikoko Jaialdiak 3.000 euroko bi sari berri emango ditu aurtengo edizioan, maiatzaren 3tik 9ra

   Maiatzaren 3tik 9ra bitarteko astean zinema fantastikoaren hiriburu bilakatuko da berriro ere Bilbo, FANT jaialdiaren 16. edizioa ospatuko delako. Egitarauak ekarriko dituen ezusteez eta berrikuntzez gain, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bere sarien oinarriak aldatu ditu, eta 3.000 euroko bi sari berri sartu ditu. Sari horiek film labur onenei emango zaizkie, epaimahaiaren iritziz onena izan denari eta jaialdiko ikusleen ustez onena izan denari, hain zuzen ere.

   Film laburren alorreko bi sari horiek Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak egile berrien lanari laguntzeko asmoz ekindako ildoa indartu nahi dute, "egile berriak baitira Zinemaldi Fantastikoaren nortasunaren ezaugarrietako bat", antolakuntzatik gaur adierazi dutenez.

   FANT zinemaldiaren azken edizioak sartu zuen jada bere "FANT laburrean" atalean Film Labur Onenarentzako Ikusleen Sari berezia, baina orain arte sari hori ohorezkoa baino ez da izan. Oraingoan, 3.000 euroko sari ekonomikoa erdibanatuko da filmaren ekoizlearen eta egilearen artean, edo bati bakarrik, ekoizlea eta egilea pertsona bera direnean.

   Film labur onenaren aukeraketa "FANT laburrean" saileko saioetara doazen pertsonek egingo dute. Horrela, ikusleek ikusi dituzten filmak baloratuko dituzte, 0tik 10era bitartean. Jasotako balorazioen batez bestekoa egin eta gero, batez besteko altuena duen film laburra sarituko da.

   Bestalde, epaimahaiak Film Labur Onenari ematen dion FANT 2010 Sariari dagokionez, 3.000 euroko saria erdibana ordainduko zaie filmaren ekoizleari eta egileari, eta ezin izango da hutsik utzi. Kasu honetan film labur onena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotzigoak Zinemaldiko Zuzendaritzaren proposamenean oinarrituz izendatutako adituz osatutako epaimahaiak aukeratuko du.

   Bi sari horietarako hautagai izango dira "FANT laburrean" atalean aukeratzen eta ematen diren film labur guztiak. Ikusteko kopiak jasotzeko azken eguna martxoaren 30a izango da.

   Aipatutako sari horiez gain, FANTen datorren edizioak bere erreferentziazko sariekin jarraituko du: sail ofizialeko genero fantastikoko Pelikula Onenaren Saria, filmaren egileari emango zaio, ohorezkoa izango da eta oroitzapenezko garaikur bat eramango du, eta FANTROBIA Saria, hori ere ohorezkoa, azken urteetan zinema fantastikoaren barruan gorantz doan balio gisa azaldu den pertsonari edo erakundeari ematen zaiona.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.