EUSKADI.-GAP programan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen artean 50 hondakin tona murritzea lortu da

Actualizado: lunes, 29 junio 2009 13:29

BILBO, 29 Jun. (EUROPA PRESS) -

GAP Global Action Plan ingurumen programa bere erdialdera heldu da, etxeko hondakinen erosketari eta kudeaketari buruzko fasea iristean. Guztira, Euskal Autonomi Erkidegoko 82 udalerritako 3.683 etxebizitzek eman dute izena Nazio Batuen Erakundeak (NBE) babestutako programa honetako bigarren etapa honetan. Horrela, hondakin ekoizpenaren murrizketa %1,71ekoa izan da, eta portzentaje horrek 50 hondakin tona murriztea suposatzen du parte hartu duen etxeen multzoan urte batean.

Programaren arduradunen arabera, hondakinen ekoizpenean lortutako murrizketa parte hartu duten etxebizitzen artean bereganatutako portaerei esker izan da posible. Adibidez, etxeetako %16,85ek, bere poltsa edo erosketetarako orga erabiltzeko ohitura hartu dute betirako, batzuetan egiten dutenak %84,85era helduz. Parte-hartzaileen %7,70k ez du ez irzultzeko produkturik erosten eta %23,65 bere erabilpena gutxitu du.

Etxebizitzen %88,10ean fruta eta barazkien erosketa "soltean" egiten da, denda batzuetan produktu hauek aurkezten diren eta beharrezkoak ez diren plaztikozko eta poliespanezko ontziak saihestuz.

Etxeko hondakinen murrizketaz gain, erosteko orduan ohitura jasangarriago eta arduratsuagoen lorpena "nabarmena" da alde desberdinen hobekuntzan. Parte hartu duen %13,65 etxek bidezko merkataritzaren eta nekazaritza ekologikaren produktuak erosten hasi ditu. Horrez gain, %5,50 hazi da produktuak erosi baino lehen etiketak irakurtzeko ohitura. Parte hartu duen %92,75 etxetan egunero egiten da.

Edukiontzi desberdinen eralbilpenari buruz dagokionez, kalean dauden edukiontzien batez besteko erabilpena %68,55raino igo da, eta horrek %10,96ko igoera suposatzen.

URA ETA ENERGIA

Ur eta energiaren kontsumoa aurreztea da GAP Global Action Plan ingurumen programaren hurrengo helburua. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak programa honen laugarren edizioa martxan jarri zuten joan den martxoaren 10rean, Nazio Batuek babestuta. Ohikoak diren eginkizunetan eguneroko jokabideak hobetzera euskal familiak laguntzea eta animatzea dira GAP programaren helburuak.

Laugarren edizio honetan 82 udalerri gehitu dira programara. Horien artean 68, Arratia, Uribe-Butroe, Txorierri, Enkarterriak, Goierri eta Tolosaldea eskualdeetan daude; beste 14ak hurrengoak dira: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Balmaseda, Erandio, Getxo, Güeñes, Mungia, Muskiz, Santurtzi, Zierbena, Astigarraga, Hondarribia, Irun eta Urnieta.

Guztiak Udalsarea 21eko kideak dira eta herritarrak sentsibilizatzea eta parte hartzea bultzatzen dituzte Tokiko Agenda 21 prozesuaren barruan.

Orain arte, GAP programaren pasa den hiru edizioetan 91 udalerritik 22.000 familia baino gehiagok parte hartu du eta etxean sortutako 350 hondakin tona murriztu dira, 50 kamioi garraiotuko zuten kopurua (zazpi tona bakoitza), 65 litro ur gutxiago kontsumitzea lortu da, 45 igerileku olinpikoa baliokidea, eta 5.000 CO2 tona isurtzea saihestu da, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko egoitzen sektoreko emisio guztien %0,5.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako 2002-2020 Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren barruan sartzen da. Estrategia honek Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren ingurumenarekiko konpromisoa lortu nahi du.