Euskadi garapen ekonomikoaren eredutzat ezagutu du Harvardeko Unibertsitateak

Euskal ordezkaritza Hardvarden, Porter irakaslearekin
Foto: IREKIA/EUSKO JAURLARITZA
Actualizado: miércoles, 29 febrero 2012 14:29

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) garapen ekonomikoko eredu gisa erakusten duen adibidea aitzatetsi zuen astearte gauean eginiko saio batean Harvardeko Unibertsitateak.

   Urteak dira Harvardeko Unibertsitateak arlo horretako "euskal kasua" aztertzen duela, "Euskadi: Garapen Ekonomikoko Estrategia bat" izenburuko ikasgaiarekin. Michael E. Porter irakasleak zuzentzen du, espezialitate horretan mundu osoan dagoen aditurik handienak, sektorearen ustez klusterren ereduaren sortzaile denak, hain zuzen ere.

   Astearte gauean emandako eskolara, Harvard Business School, Harvard Kennedy School eta Massachussets Institute of Technology (MIT) zentroetako eta Tufts Unibertsitateko ikasleen talde hautatua bertaratu zen.

   Michael Porter irakasleak emandako eskolarekin hasi zen ekitaldia, "euskal kasuaren" aurrekarien sarrera eginez. Garapen ekonomikoaren arloan Europako eskualdeen artean azken hamarkadetan Euskadi "pribilegiozko posizio batera" eraman duen politikaren xehetasunak aztertu dituzte ikastaroan.

   Ikastaroaren zuzendari Porter irakasleak azken hamarkada hauetan, eta bereziki legegintzaldi honetan, ezarritako politikak balioetsi zituen, Jaurlaritzatik adierazi dutenez.

   Harvardeko adituaren agerraldiaren ondoren, Bernabe Unda sailburuak hartu zuen hitza 2009ko miatzetik hona emandako pausoak azaltzeko, eta karguaz jabetzean aurkitu zuen krisi-egoeraren aurrean harturiko erabakiak azaldu zituen.