EUSKADI.-Garbitasuneko langile bat zauritu da furgoneta batek harrapatu ondoren Ertzaintzak Iurretan (Bizkaia) duen basean

Actualizado: viernes, 27 febrero 2009 15:19

BILBO, 27 Feb. (EUROPA PRESS) -

Garbitasuneko langile batek zenbait lesio jasan ditu gaur goizean zangoetan furgoneta batek harrapatu ondoren Ertzaintzak Iurretan (Bizkaia) duen basean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Istripua gaur goizean gertatu da, 9:15ean, Ertzaintzak Iurretan dituen instalazioen barruko garbitegiko zonaldearen ondoan aparkatuta zegoen furgoneta batek emakume bat harrapatu duenean.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ibilgailu poliziala gidaririk gabe zergatik mugitu den ikertzen ari dira orain. Zauritua Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute.