EUSKADI.-Gasteizko tranbia etenik gabe ibiliko da gaurtik 140 orduz, Andra Mari Zuriaren jaietan zehar

Actualizado: martes, 4 agosto 2009 12:54

GASTEIZ, 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko tranbia etenik gabe ibiliko da 140 orduz Andra Mari Zuriaren jaiegunetan zehar antolatzen diren ekitaldi guztietara joateko gasteiztarrek dituzten beharrizanetak betetzera zuzenduriko gaueko zerbitzu berezi bati esker. Zerbitzu berezia Antso Jakituna-Ibaiondo eta Antso Jakituna-Abetxuko ibilbideetan eskainiko da, EuskoTranek jakinarazi duenez.

Modu honetan, gaueko garraio zerbitzu bereziak lau zirkulazio eskainiko ditu orduro erdiko adarrean. Gainera, Lakua eta Abetxuko adarretan ordu erdiro ibiliko dira tranbiaren unitateak.

Hala ere, jaietako aste osoan, 12:00etatik aurrera, EuskoTranek zirkulazioak etengo ditu Antso Jakituneko eta Angulemako geralekuen arteko ibilbidean. Aldaketa horrek indarrean jarraituko du gaueko tranbien zerbitzu berezia amaitu arte.

Zerbitzu erregularra hasi eta 12:00ak bitartean, tranbiak linea osoan ibiliko dira, hau da, Angulema-Ibaiondo eta Angulema-Abetxuko zatietan.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek Tranbiaren Informazio Bulegora, 902 54 32 10 telefono zenbakira eta www.euskotren.es eta www.euskotran.es webguneetara jo dezakete.