EUSKADI.-Gastronomia japoniarrari buruz ariko dira gaur Guggenheim Bilbao Museoan, "Murakami" erakusketaren jardueren baitan

Actualizado: jueves, 26 marzo 2009 10:56

BILBO, 26 Mar. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoak aurrera darrai "Murakami" erakusketaren inguruan antolaturiko jarduerekin, eta gaur arratsaldean "La cocina, un encuentro entre culturas" (Sukaldaritza: kulturen bilgunea) hitzaldia izango da, 19:00etan hasita. Bertan, Ricardo Sanz Kabuki jatetxearen sukalde buruak eta jabeak espainiar eta japoniar gastronomia kulturen arteko bilguneak erakutsiko ditu.

Museoko arduradunek gogoratu dutenez, "Murakami" erakusketa dela eta, zenbait hitzaldi antolatu dira. Jarduera horien helburua entzuleei japoniar kulturaren hainbat alde jakinaraztea da, eta oraingoan, gastronomia gaitzat harturik, Ricardo Sanz sukaldariak hainbat plater argigarri prestatuko ditu hitzaldian zehar.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da eta bertan egoteko sarrerak doakoak dira eta Guggenheim Bilbao Museoko txartel-leihatilatan jaso daitezke.