EUSKADI.-Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokiak bazkide berriak lortzeko kanpaina hasi du

Actualizado: miércoles, 13 enero 2010 12:40

BILBO, 13 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokiaren Lagunak 240 dira jada, baina kultur aretoak kide gehiago izan nahi ditu eta bazkide berriak egiteko kanpaina abiarazi du Gernika-Lumoko Udaleko Kultura Sailak, herritarrak eta kultur ekitaldiak elkarrengana hurreratzeko, Udal gernikarretik gaur jakinarazi dutenez.

Horrela, Lizeo Antzokiaren Lagunek zenbait abantaila dituzte. Ikuskizunetarako sarrerak %25 merkeago izaten dira, bai Lizeo Antzokian eta baita Elai Alai aretoan ere. Gainera, urtean behin, ikuskizun bat ikusteko bi sarrera doan eskuratzeko aukera dute.

Zinemarako sei sarrera doan izaten dira antzokiko bazkideentzat, eta deskontuak lortzen dituzte Antzoki Publikoen Sare osoan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Abantaila guztiak urtean 30 euro ordainduta lortzen dituzte bazkideek (25 euro, familia bereko hiru kide bazkide izanez gero).

Lizeo Antzokiaren bazkide egiteko, Kultur Etxean daude eskuragai izena emateko orriak. Zalantzak argitzeko informazio gehiago lortzeko kultur-etxea@gernika-lumo.net helbidera idatzi edo 94 627 02 01 telefonroa dei daiteke.

Bestalde, Gernika-Lumoko Udaleko Kultura Sailak gogorarazi du aurten amaitzen dela Lizeo Antzokiko zerbitzuak kudeatzeko sinatutako kontratua (guztira, bost urte daramatza egungo enpresaren esku). Beraz, legezko prozedura jarraituta, deialdi publikoa egingo du aurten Kultura Sailak, Lizeo Antzokiaren kudeaketa esleitzeko.