EUSKADI.-Gernika-Lumoko (Bizkaia) Udal Liburutegiak 31.580 bisitari jaso zituen joan den urtean

Actualizado: jueves, 18 febrero 2010 12:42

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Udal Liburutegiak 31.580 bisitari izan zituen 2009. urtean, bertako arduradunek emandako datuen arabera. Gainera, dagoeneko herritarren laurdena inguruk liburutegiko erabiltzaile txartela daukala nabarmendu dute, 4.384 lagunek, hain zuzen ere.

Iaz, 762 irakurle gehiagok egin zuten karneta, batez ere azaroan (234 hilabete horretan), hain justu bisita gidatuak antolatu ziren hilabetean. "Horrek erakusten duenez, liburutegia ezagutzeak erabiltzea dakar", adierazi dute bere arduradunek.

Halaber, 3.444 bilaketa egin ziren internet bidez liburutegiko katalogoan, 17.433 dokumentu mailegatu ziren eta 522 erreserba egin ziren. Orotara, 32.409 dokumentu daude liburutegian, eta azken hiru urteetan altan emandako irakurleak, maileguak eta erreserba kopuruak hirukoiztu egin dira.

Bestalde, otsailaren 22tik martxoaren 4ra bisita gidatu gehiago egingo dituzte, eta horren ondorioz apur bat beranduago zabalduko ditu ateak liburutegiak, hots, 9:00etan barik, 10:30etatik aurrera. Lehenengo astean Allende Salazar ikastetxeko 150 ikasle inguruk ezagutuko dituzte liburutegiko baliabideak, eta martxoaren 3an eta 4an, Lantegi Batuak-eko bi talde hurreratuko dira.