EUSKADI.-Gernika-Lumoko (Bizkaia) Udal Liburutegiak liburu bat oparituko die bazkide diren emakume guztiei

Actualizado: jueves, 26 febrero 2009 18:09

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

"Martxoaren 8ko istorioak" liburuaren ale bana emango die Gernika-Lumoko (Bizkaia) Udal Liburutegiak bazkide diren emakume guztiei. Egitasmoa Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunen barnean kokatua dago, Udal gernikarreko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Horretarako, Udal Liburutegibazkide diren 767 emakumeei gonbidapena bidaliko zaie datozen egunetan. Hala ere, bazkide diren emakumeen guztien datuak falta direnez, zenbaitek ezin izango dute gonbidapena jaso, baina liburua jasoko dute liburutegiko karneta erakutsi ostean.

Liburua lortzeko betebehar bakarra azken bost urteetan liburuen mailegu zerbitzua baten erabili izana izango da. Aleak liburutegian batu ahal izango dira, martxoaren 2tik 16ra arte, bazkide txartela erakutsiz, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera, eta 10:00etatik 14:00etara arte larunbatetan.

Halaber, martxoaren 26an, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak Toti Martinez de Lezea idazlearen solasaldia antolatu du. Martinez de Lezea bera da banatuko den "Martxoaren 8ko istorioak" liburuaren egileetako bat.