EUSKADI.-Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak Alvaro Cuartango bilbotarraren pinturak erakutsiko ditu apirilaren 18ra arte

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 17 marzo 2010 13:51

BILBO 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Euskal Herria Museoak Alvaro Cuartango pintore bilbotarraren lanen erakusketa bat izango du apirilaren 18ra arte. Mishise gainean egindako tamaina ezberdineko 20 bat olio-pintura dira erakutsiko direnak, museoa kudeatzen duen Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Alvaro Cuartangok (Bilbo, 1966) azkenaldian egin dituen lanak biltzen ditu erakusketan. Bere iritziz, "ikusten denetik haratago doazen esperientzia berriak adierazteko testuinguru malguan" egin ditu lanok. "Irizpide soilik piktorikoetan oinarritzen den naturaren interpreazio bat islatzen dute eta, mailakako mugen diluzio baten bidez, islaturiko objektuarekiko nolabaiteko desmaterializazio egoera batera heltzen direla dirudi", azaldu du.

Erakusketa 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bisita daiteke lanegunetan; 10:30etatik 14:30etara eta 16:00etatik 19:30etara jaiegunetan eta 10:30etatik 14:30etara igandeetan.

Contenido patrocinado