EUSKADI.-Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak familian parte hartzeko tailerrak egingo ditu otsaileko eta martxoko larunbatetan

Actualizado: viernes, 5 febrero 2010 15:10

BILBO, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

Familiak dira Gernika-Lumoko (Bizkaia) Euskal Herria Museoak antolatu duen ekimen berritzaile baten hartzaileak. Egitarauaren bidez, herritarrei museoaren ekipamendua hurbildu nahi zaie otsaileko eta martxoko larunbat guztietan tailerrak eginez. Izan ere, "Neguko larunbatak. Museora familiarekin" izenburupean, jarduerak antolatu dira familien konplizitatea lortzeko, gurasoak euren seme-alabekin batera tailerretan parte hartzea baita helburua.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, tailerrak 17:00etatik aurrera egingo dira, eta gai desberdinen ingurukoak izango dira. Horrela, bihar euskal mitologia izango da gaia, otsailaren 13an eta 27an euskal kultura jokoetan, eta hilaren 20an, Jaun Zuriaren historia, Bizkaiko lehenengo jaunarena, alegia. Jarduera osagarri bezala, igande honetan, 12:00etan, haurrentzako antzerkia eskainiko da.

Martxoari dagokionez, hilaren 6an altxorrak eta bitxiak izango dira gai nagusia, eta 13an, euskal kultura jokoetan. Zikloa martxoaren 20an bukatuko da, Juan Sebastian Elkano gipuzkoarraren abenturekin.

Tailerretan izena emateko, interesatuek 94 625 54 51 telefono-zenbakira deitu behar dute. Gutxienez lau eta gehienez 15 parte-hartzaile apuntatu daitezke. Jardueretarako sarrera doakoa izango da larunbat guztietan.