EUSKADI.-Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia) 2.100 euroko laguntza emango du 'Egunkaria'-ren aurkako epaiketako gastuei aurre egiteko

Actualizado: lunes, 25 enero 2010 12:14

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko Udaleko (Bizkaia) Kultura Sailak 2.100 euroko laguntza ematea erabaki du 'Egunkaria'-ren aurkako epaiketan sortzen diren gastuei (500.000 euro inguru, aurreikuspenen arabera) aurre egiteko, auzian "sostengu guztiak beharrezkoak direla iritzita".

Horretarako, Udal gernikarreko iturriek gaur adierazi dutenez, Egunkaria-Epaiketa Ekimen Taldeak sei euskal artistaren artelanak ipini ditu eskuragai, diru-laguntza bereziak ematen dituztenen artean banatzeko.

Horrela, Gernika-Lumoko Kultura Sailak, emandako 2.100 euroko laguntzaren ordainetan, hiru artistaren artelanak jasoko ditu herrian: Nestor Basterretxearen bildumatxo bat, lau artelan grafikoz osatua, urtaro bakoitzeko irudi bat, bakoitza 47x61 zentimetrokoa; Jose Luis Zumetaren margolan bat, 49x40 zentimetrokoa; Xavier Morrasen pintura lan bat, 47x61 zentimetrokoa.