Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/02/2010 11:16
EUSKADI

Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia) eguzki-panelak jarri ditu martxan Urbietako kiroldegian

   Gernika-Lumoko Udaleko (Bizkaia) Ingurumen Sailak martxan jarri ditu Urbietako kiroldegiko eguzki-panelak. Duela urte batzuk ipini ziren panelak Urbietan, baita Malosten ere, baina geldi utzi zituen orduko enpresak. Jarraipenik egin gabe, panelak "egoera eskasean" geratzen ari zirela adierazi du Aloña Arronategi Ingurumen Saileko zinegotziak.

   Orain, Udaleko Ingurumen Sailak eta Gernikako Prointur enpresak berreskuratu eta martxan jarri dituzte eguzki-panelak Urbietan, Arronategik jakinarazi duenez. Horrela, itzalita zeuden panelak biztu egin dituzte.

   Kiroldegietako aldageletan, dutxetako eta iturrietako ura berotzen lagunduko du panel horiek sortutako energiak, eta batez beste, urtean behar den energiaren %35,19 eguzkitik hartuko dela aurreikusi dute. Hala, urte osoan 2.550 euro aurreztuko dituzte gernikarrek Urbietako kiroldegian, "eta horri gehitu behar zaio ingurumenari egiten diogun mesedea", Ingurumen zinegotziak azpimarratu duenez.

   Kiroldegietan ura aurrezteko txorroten instalazioaz ere arduratu zen Ingurumen Saila, Arronategik gogorarazi duenez, eta bide berean kokatu du urrats berri hau. Aurten, gainera, Malosteko eta Santanapeko eguzki-panelak ere martxan ipintzeko asmoa agertu dute Ingurumen Sailetik.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama Reino Unido advierte de que defenderá "enérgicamente" las islas Malvinas Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.