EUSKADI.-"Gernika sutan" herri-antzezlana prestatzeko lehenengo bilera egingo da asteazkenean Gernika-Lumoko Kultur Etxean

Actualizado: lunes, 1 febrero 2010 13:53

BILBO, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko Kultura Batzordeak adostuta, "Gernika sutan" izenburuko herri-antzezlana izango da herri bizkaitarrean apirilaren 26an, eta obra prestatzen hasteko lehenengo bilera izango da asteazken honetan Kultur Etxean, Udal gernikarretik gaur jakinarazi dutenez.

"Gernika sutan" Eneritz Artetxe aktore gernikarrak eta Carlos Panera antzerki zuzendariak asmatutako antzezlana da, Gernika-Lumo bonbardatu zuteneko urteurrenera begira pentsatua. Asmoa, gainera, urtero errepikatzeko moduko zer edo zer prestatzea da: musika, marijesiak eta dantza uztartzen dituen ikuskizun bat, herritarren parte-hartzearekin gauzatua.

Horretarako, herritarrak biltzen eta zer egin daitekeen prestatzen hasteko, asteazken honetan egingo dute lehenengo batzarra, arratsaldeko 19:00etan, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.