EUSKADI.-"Gernika sutan" herri-antzezlana prestatzeko lehenengo bilera egingo da gaur arratsaldean Gernika-Lumoko Kultur Etxean

BILBO, 3 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko Kultura Batzordeak adostuta, "Gernika sutan" izenburuko herri-antzezlana izango da herri bizkaitarrean apirilaren 26an, eta obra prestatzen hasteko lehenengo bilera izango da gaur arratsaldean Kultur Etxean, Udal gernikarretik jakinarazi dutenez.

"Gernika sutan" Eneritz Artetxe aktore gernikarrak eta Carlos Panera antzerki zuzendariak asmatutako antzezlana da, Gernika-Lumo bonbardatu zuteneko urteurrenera begira pentsatua. Asmoa, gainera, urtero errepikatzeko moduko zer edo zer prestatzea da: musika, marijesiak eta dantza uztartzen dituen ikuskizun bat, herritarren parte-hartzearekin gauzatua.

Horretarako, herritarrak biltzen eta zer egin daitekeen prestatzen hasteko, gaur egingo dute lehenengo batzarra, arratsaldeko 19:00etan, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.