EUSKADI.-Gernikako (Bizkaia) Behargintza zentroak 1.440 erabiltzaile izan zituen iaz, 2007an baino 412 gehiago

Actualizado: miércoles, 11 marzo 2009 18:15

BILBO, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Behargintza ekimen profesionalen zentroak egindako 2008. urteko memoriako datuek adierazi dute 1.440 erabiltzaileri eman ziela aholku lan-munduratze, prestakuntza, lanbide-orientazio eta aholkularitza edota enpresa berrien sorkuntzan. "Datuok iragan diren urtekoekin alderatuta igoera nabaria suposatzen dute, hots, 412 erabiltzaile gehiago", adierazi du Iñaki Gorroño Gernika-Lumoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.

Horrela, erabiltzaileen igoera nabariena izan zutenak lan-merkatuko bitartekaritza zerbitzua -686 pertsonei arreta eman zaie- eta lanbide-orientazio eta aholkularitza izan ziren -344 erabiltzaileekin-.

Datu positiboak ere agertzen dira Behargintzaren 2008ko memorian. Horrela, 57 pertsonek enplegua lortu zuten lan-munduratze bitartekaritza lantzen duen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez.

2009an, zentroak "emaitza positiboekin egin zion aurre gora doan langabetuen prestakuntzaren eskariari", Gernika-Lumoko zinegotziak baieztatu duenez. Horrela, prestakuntza ikastaroetan parte hartu zuten 211 pertsonetatik %94,82k amaitu zituzten ikasketak, eta aurreko urteko datuekin alderatuta, %20,75eko igoera suposatzen du horrek.

Ikasketa bete zituzten guztietatik %50ek lortu zuen lan kontratua. Praktikei dagokienez, 2008an prestakuntza bukatu zuten 86 ikasletatik 56k izan zuten enpresa desberdinetan praktikak egiteko aukera, hots, %65,12. Enplegu-eskatzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuei dagokienez, Alhondiga kaleko 6. zenbakian kokatuta dauden bulegoetatik 612 pertsona pasatu ziren kontratu, lan eskaintza, lan-hitzarmen, prestakuntza eta beste hainbat gairi lotutako informazioa lortu ahal izateko.

Bestetik, sei izan ziren prestakuntza egitasmoetan parte hartu zuten enpresak, eta 11 izan ziren 2008an sortu zirenak. Sustapen Ekonomikorako zinegotziak aitortu duenez, "helburu nagusia enpresa txiki eta ertainak gaur eguneko merkatuen eskakizunetara egokitzea izan da".