EUSKADI.-Getxoko Udalak (Bizkaia) 18.000 euro bideratu ditu "Piztu Itxaropena" Sahararen aldeko VI. Euskal Karabana solidariorako

Actualizado: viernes, 19 febrero 2010 12:47

BILBO, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) 18.000 euroko diru-laguntza humanitarioa ematea onartu berri du, bihar Gasteizetik saharar errefuxiatuen kanpamentuetara "Piztu Itxaropena" goiburupean abiatuko den Sahararen aldeko VI. Euskal Karabana solidariorako, saharar herriarekin martxan duen elkartasun eta lankidetza politikaren barruan.

Karabanaren helburu nagusia Saharako herriari janariak helaraztea da, ahal den neurrian Tindoufeko (Algeria) errefuxiatu sahararrak janarien aldetik pairatzen ari diren krisialdiari aurre egiten laguntzeko, Udal getxotarreko iturriek adierazi dutenez.

Getxoko Udalak bideratutako diru-laguntzak lortutako jakiak eta garbitasun gaiak garraiatzen lagunduko du, besteak beste, arroza, pasta, azukrea, dilista, atuna, sardina eta higiene produktuak (konpresak).

Diru-laguntzaz gain, Getxoko Udaleko Garapen Lankidetzarako Arloak ATFAL Sahararen aldeko Getxoko Elkarteak udalerrian jakiak eta higiene produktuak batzeko burututako kanpainan kolaboratu du. Oraingoan, elkarteak 7,6 tona jaso ditu guztira.