EUSKADI.-Getxoko Udalak (Bizkaia) 70.000 euro banatuko ditu gizarte-zerbitzuen arloan jarduten duten erakundeen artean

Actualizado: martes, 7 julio 2009 13:36

BILBO, 7 Jul. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) 70.000 euro banatuko ditu gizarte-zerbitzuen arloan jarduten duten erakunde eta elkarteetarako diru-laguntzetan, iaz baino 4.400 euro gehiago, hain zuzen ere. Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 10ean amaituko da. Gizarte-zerbitzuen arloaren xede eta helburuekin bat datozen programa eta proiektuak egitera zuzenduriko diru-laguntzak 2008-2011 Legealdiko Planaren jarduketa lerroetan sartzen dira, "Gizarteratzea, Bizikidetza eta Elkartasuna" ardatz rstrategikoren barruan, alegia.

Ondoko hauetarako emango dira diru-laguntzak: azterlan edo ikerlanak egiteko; baztertuta dauden edo baztertuak izateko arriskutan dauden gizarte-kolektiboak baztertuak izan ez daitezen aurre neurriak hartzeko eta proiektuak egiteko eta herritarrei informazioa emateko eta sentsibilizazio proiektuak. Proiektuak biztanleei, oro har, edo sektore jakinei bideratu ahal izango zaizkie.

Udal getxotarretik azaldu dutenez, diru-laguntzak dirua irabazteko asmorik ez duten elkarteek eskatu ahal izango dituzte, beti ere Eusko Jaurlaritzan, Bizkaiko Foru Aldundian edo Getxoko Udalean izena emanda badute. Getxon egoitza soziala duten taldeek ere eskatu ahal izango dute.

Eskaerak Getxoko udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Gizarte Zerbitzuetan, Andra Mariko eta Romoko Herritarrei Arreta egiteko Bulegoetan eta Udaltzaingoaren egoitzan dagoen Herritarrei Arreta egiteko Gunean aurkeztu ahal izango dira, legeak aurreikusten dituen tokiez gain.