EUSKADI.-Getxoko Udalak (Bizkaia) enplegua bilatzeko tailerrak eta informatikako ikastaroak antolatu ditu

Actualizado: martes, 19 enero 2010 12:53

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia), Getxolan Ekonomia Sustapenerako eta Enplegurako Udal Zerbitzuaren bitartez, bi ekimen berri antolatu ditu langabetuak eta ekintzaileak lan merkatuan sartzeko erraztasunak emateko asmoz: enplegua bilatzeko tailerra eta informatika ikastaro batzuk.

Enplegua bilatzeko tailerrari dagokionez, orientazio-zerbitzua eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiko zaio interesatuari. Informatikako ikastaroak gaur egun gehien eskatzen diren programei buruzkoak izango dira (Word, Excel, Power Point eta abar). Enplegua bilatzeko tailerrak nahiz informatikako ikastaroak urtarrilean eta otsailean zehar gauzatuko dira.

Getxoko Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez, izena emateko epea irekita dago eta horietan parte hartzeko interesa dutenak Getxolan zerbitzura zuzendu daitezke, 94 466 01 40 telefonora deitu dezakete edota www.getxo.net/getxolan webgunean sartu daitezke.