EUSKADI.-Getxoko Udalak (Bizkaia) Kresaltsu kaleko zati bat itxiko du bihartik autoentzat, kolektorea berritzeko lanak direla eta

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 10 marzo 2010 12:02

BILBO 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) Romo auzoko Kresaltsu kaleko zati bat itxiko du autoen zirkulaziorako bihartik, kolektorea berritzeko lanak direla eta. Hain zuzen, Aurrezki Kutxa kaletik Santa Eugenia kalera arteko zatia egongo da itxita. Aurrezki Kutxa kaletik datorren trafikoa Kresaltsu kaleko oinezkoentzako gunetik desbideratuko da, Ezekiel Agirre kalerantz.

Udal getxotarreko iturriek gaur jakinarazi dutenez, lanak Romoko kolektore nagusia berritzeko proiektuaren barruan egiten ari dira, eta desbideratzearen iraupena hilabete eta erdikoa izango da.

Kalamua eta Santa Eugenia kaleetan kargatze lanetarako baino ezin izango da sartu, eta Santa Eugenian sartzeko Urkizu kaletik eta Kalamuan Amalloa kaletik egin beharko da.

Contenido patrocinado