EUSKADI.-Getxoko Udalak Fadurako igerileku olinpikoa itxiko du ostirala arte, estalkia konpontzeko

Actualizado: martes, 26 mayo 2009 17:26

BILBO, 26 May. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) Fadurako udal kiroldegiko igerileku olinpikoa itxi du gaurtik ostirala arte, instalazioko estalkia konpontzeko lanak egingo direlako, Getxo Kirolak udal erakundetik jakinarazi dutenez.

Igerileku olinpikoko estalkian kalteak izan ziren pasa den urtarrilean Getxon ondorio txarrak utzi zituen haize bolada bortitzaren eraginez. Konpontze lanak egingo dira behin-behinean ipinitako plakak aldatu eta horien ordez beste batzuk behin betiko jartzeko, eta estalkia zabaldu eta zarratzeko sistema berriz aztertzeko.

Lanak amaitu bitartean, Getxo Kirolak erakundeko bazkide eta erabiltzaileek Fadura eta Gobelako kiroldegietako barruko igerilekuak erabili ahal izango dituzte.