EUSKADI.-Getxolan zerbitzuak "Estetika laguntzailea" ikastaroa antolatu du langabetuentzat

Actualizado: martes, 12 enero 2010 14:02

BILBO, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Getxolan Ekonomiaren Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuak "Estetika laguntzailea" prestakuntza ikastaroa jarriko du abian, estetika eta zaintza pertsonalaren eremuan trebakuntza edo esperientzia duten edota eremu horretan lan egin nahi duten langabetuei zuzenduta.

Ikastaroaren arduradunek jakinarazi dutenez, ikastaroa otsailetik ekainera arte egingo da. 220 orduko trebakuntza teorikoa eta enpresetan lau asteko praktika aldia egingo dira. Era berean, parte hartzen duten pertsonek beka eskuratzeko aukera izango dute, trebakuntza egiten duten bitartean.

Ekimena "Getxo Lan In" proiektuaren harira garatzen ari da; Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako eta Espainiako Lurralde Politiken Ministerioak kudeatutako egitasmoa da "Getxo Lan In". Proiektuaren helburua da udalerriko langabetuen laneratzea, arreta berezia emanaz lana eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonei.

"Estetika laguntzailea" ikastaroan izena emateko epea otsailaren 10ra arte egongo da zabalik. Interesatuek informazio gehiago dute eta ikastaroan parte hartzeko izena eman dezakete Getxolanen.