EUSKADI.-Gidabaimenik gabe gidatzen ari zen 35 urteko gizon bat atxilotu dute Lemoan (Bizkaia)

Actualizado: miércoles, 17 junio 2009 15:52

BILBO, 17 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren Bizkaiko Trafikoko Unitateko agenteek Citroën C-15 furgoneta bat gelditu eta gidaria atxilotu zuten atzo arratsaldean bide segurtasuneko kontrol batean, N-240 errepidean, Lemoa parean (Bizkaia), gidabaimenik ez zuelako, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Ertzainek gidabaimena eta ibilgailuaren dokumentazioa eskatu zizkioten gidariari, eta honek ez zeukala gidabaimenik eta ez zuela inoiz eduki jakinarazi zien. Horren aurrean, 35 urteko gizonezkoa atxilotu zuten bide segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta.