EUSKADI.-Gipuzkoako Diputazioak 3,4 milioi euro erabiliko ditu GI-627 errepideko tarte bat birgaitzeko eta hobetzeko

Actualizado: martes, 12 mayo 2009 18:47

DONOSTIA, 12 May. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiak bihar hasiko ditu GI-627 errepidearen zorua birgaitzeko eta gainerako egiturak hobetzeko lanak, ia zazpi kilometro dituen zati batean, 30,000 eta 36,900 kilometro puntuen artean, hain zuzen ere, Arrasaten eta Aretxabaletan. Lan horiek egiteko aurrekontua 3,4 milioi eurokoa da eta zortzi hilabeteko epea dauka Guipasa enpresak lanak bukatzeko.

Foru erakundetik jakinarazi dutenez, tarte horretan asfalto zorua berrituko da, zortzi zentimetroko sakoneran oraingo zoladura birziklatuz eta ondoren hamar zentimetroko aglomeratuzko geruza berria zabalduz. Lan handi horretan gutxi gorabehera 14.000 tona aglomeratu zabalduko direla aurreikusi da.

Halaber, lau harri lubeta euskarri birgaituko dira, 36, 30, 20 eta 15 metroko luzera eta bi eta hiru metro arteko altuera dutenak, hurrenez hurren. Gainera, hainbat zatitan arekak egin, 14 kutxeta eraiki eta segurtasuneko hesiak eta seinale horizontal berriak jarriko dira.

Obren jehenengo fase honetan, nagusiki lan hauek egingo dira: drainatze lanak eta, Arrasaten, 34 kilometro puntuan dagoen zubia hobetzea. Errepide lerrorik itxi beharrik ez da egongo.