EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Barakaldon (Bizkaia) bere bikotekidea jo duelakoan

Actualizado: martes, 21 abril 2009 16:17

BILBO, 21 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 31 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo arrsatsaldean Barakaldon (Bizkaia), ustezko genero-indarkeria delitu bat leporatuta. Atxilotuak bere etxean emazteari eraso egin omen zion adingabekoa den beren alabaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzoko 14:30ak aldera jazo zen guztia Barakaldon. Ordu hartan, emakumezko batek Ertzaintzaren laguntza eskatu zuen bere senarrak etxean eraso berri zuela salatuz. Bertaratu zirenean, etxeko atea zabalik aurkitu zuten agenteek eta beren burua ertzain bezala identifikatu bezain laster, barrura sartu ziren.

Bertan, gizonezko bat eta emakumezko bat zeuden, azken hau oso urduri eta negarrez. Agenteei adierazi zien bere senarrak eraso, kolpatu eta bultza egin omen ziola. Bikotearekin batera beren alaba (adingabekoa) zegoen; amak kontatutakoa baieztatu zien berak ere agenteei. Hau guztia ikusita, ertzainek 41 urteko susmagarria atxilotu zuten ustezko genero indarkeria delitu bat leporatuta.