EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Barakaldon (Bizkaia) bere bikotekideari maiz tratu txarrak emateagatik

Actualizado: viernes, 6 marzo 2009 18:57

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean Barakaldon (Bizkaia) bere bikotekideari maiz tratu txar fisiko eta psikologikoak eman izana leporatuta. Azken erasoan heriotza mehatxuak egin ostean etxean giltzapetuta utzi omen zuen emakumezkoa, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Azken erasoa atzo goizean izan zen, 8:00etan, bikotea bizi den etxean. Emakumezkoak salatu duenez, bere bikotekideak gorputz osoan zehar kolpeak emanez eraso egin zion iraintzen zuen bitartean. Ostean, erasotzailea etxetik atera zen eta biktima barruan giltzapeturik utzi zuen.

Emakumeak berehala deitu zuen larrialdietako SOS Deiak 112 telefonora. Ertzaintzaren patruila bertaratu zenean, ustezko erasotzailea ere etxe barruan zegoen eta emakumezkoak gorputz osoan zituen ubeldurak ikusita, gizonezkoa atxilotu zuten agenteek genero-indarkeria delitu bat leporatuta.

Era berean, atxilotuarekin bizitzen hasi zenetik antzeko beste hainbat eraso jasan zituela adierazi zuen biktimak baina ez omen zen inoiz salaketa jartzera ausartu ondorioen beldur baitzen.