EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Beasainen (Gipuzkoa) iturgindegi batean lapurtzeagatik

Actualizado: jueves, 12 marzo 2009 18:13

DONOSTIA, 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Beasainen (Gipuzkoa), ustez iturgindegi batean lapurtzeagatik eta saltokiko leiho batean eta hainbat atetan kalteak egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Atzo gauean, 22:00ak aldera, herritar batek Ertzaintzaren patruila bat Beasaingo iturgindegi batera bidaltzeko eskatu zuen, saltoki horretan osten ari omen zirelako. Agenteak bertaratu zirenean leiho bat indarrez zabalduta zegoela ohartu ziren; hain zuzen, leihoaren itxiera sistema kolpe gogor baten ondorioz hautsita zegoen.

Jarraian, eta jabearekin harremanetan jarri ostean, ertzainak lokalean sartu ziren eta barruko zenbait ate ere indarrez zabaldu eta sakelako telefono bat eta 150 euro ostu zituztela egiaztatu zuten.

Minutu batzuk geroago, ertzainek gizonezko bat atzeman zuten inguruetan, izan ere, Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen herritarrak ustezko lapurrari buruz eskaini zuen ezaugarri fisikoen deskribapenarekin bat egiten zuen. Agenteek susmagarria (27 urteko gizonezko bat) identifikatu eta atxilotu zuten, gertakarietan parte hartu zuela onartu baitzuen. Atxilotua (polizia aurrekariak ditu) Agintaritza Judizialaren aurrean agertu beharko da aurki.