EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon arma zuri batekin eraso egitea leporatuta

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 5 enero 2009 14:01

BILBO 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo goizean Bilbon, ustez gizon bi labanaz zauritu zituzten borroka batean parte hartzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Atzo goizaldean, 5:30ak aldera, Bilboko Agirre Lehendakariaren etorbidean borroka bat izaten ari zela ohartarazi zuten Ertzaintza. Hara patruila bat joan zen eta gizon bi zaurituta aurkitu zituen; batari odola zerion sahiets aldetik, eta besteak hainbat urradura zituen, esandakoaren arabera, labanaz egindakoak. Antza denez, hiru pertsonek eraso egin zieten eta gero alde egin zuten.

Anbulantziaren zain zeudenean, borrokan parte hartu zuela aitortu zuen gazte bat aurkitu zuten agenteek inguruan. Zaurituetako batek, gainera, urradurak egin zizkionetako bat hura zela esan zuen; beraz, atxilotu egin zuten.

Zaurituetako bat Basurtuko Ospitalera eraman behar izan zuten lesioak artatzera, eta atxilotua, aldiz, atzo arratsaldean eraman zuten epaitegira.

Contenido patrocinado