EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon bere bikotekideari erasotzeagatik

Actualizado: martes, 23 junio 2009 16:06

BILBO, 23 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzako agenteek 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Bilbon bere bikotekideari eraso egin izana leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Atzo gauean, 23:30ak aldera, Ertzaintzak emakumezko baten deia jaso zuen, bere senarrak eraso egin ziola salatuz. Erasoa Bilboko Santutxu auzoko bikotearen etxean jazo omen zen. Bertaratu ziren agenteek portalean aurkitu zuten biktima, eta gorputz osoa kolpez beteta zeukan.

Emakumezkoak adierazi zuenez, bere bikotekidearekin liskar gogor bat izan ostean, gizonak kolpatu egin omen zuen eta ondorioz, etxetik alde egin behar izan zuen. Hau guztia ikusita, ertzainak etxera igo ziren eta ustezko egilearekin hitz egin ostean, atxilotu egin zuten.