EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon bi urdaiazpiko lapurtzeagatik

Actualizado: jueves, 7 enero 2010 12:31

BILBO, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 35 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldeko 5:00ak aldera Bilbon, bi urdaiazpiko lapurtu izana egotzita. Urdaiazpiko bakoitzak 95 euro balio du, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertakariak Bilboko Donibane plazan jazo dira, herritarren segurtasunerako lanak egiten ari zen patruila batek bizkarrean bi urdaiazpiko zeramatzan gizonezko bat ikusi duenean. Goizaldeko 5:00ak zirenez eta gizonezkoak salgaia nondik atera zuen azaltzeko arrazoi sinesgarririk ematen ez zuela ikusita, agenteek gertuko saltokietan miaketa egin dute.

Hala, urdaiazpikoak inguruko supermerkatu batekoak zirela baieztatu ahal izan dute ertzainek. Saltokia itxita zegoen eta, dirudienez, salgaia zamatzeko erabiltzen den alboko ate batetik lortu zuen lapurrak supermerkatuan sartzea.

Hori dela eta, ertzainek gizonezkoa -35 urteko ohiko delitugilea- atxilotu dute, bi urdaiazpikoak lapurtu izana egotzita.