EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea jotzeagatik

Actualizado: miércoles, 15 julio 2009 13:15

BILBO, 15 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 32 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, bide publikoan bikotekidea jotzeagatik. Gaur atzemandakoa ekainean ere atxilotu zuten antzeko gertakari batengatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Goizaldeko 3:45 aldera, Deustuko kale batean gizon bat emakumezko bat jotzen ari zela jakinarazi diote Ertzaintzari. Bertaratutako patruilak bikote bat aurkitu du, eta emakumeak odola zerion zauri bat zuen ezpainean, baita kolpe bat eskumuturrean ere. Biktimak jakinarazi du bikotekideak (bertan zegoen) jo berri zuela.

Hala, Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu du genero indarkeriaren delitu bat egotzita. Gainera, agintzaren agente baten aurkako atentatu delitu bat ere leporatu diote, ertzainetako bat jotzen saiatu baita. Biktima Basurtuko Ospitalera eraman dute. Gaur atzemandako gizonezkoa ekainaren amaieran ere antzeko gertakari batengatik atxilotu zuten.