EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea sukaldeko aizto batekin mehatxatzeagatik

Actualizado: lunes, 6 julio 2009 16:36

BILBO, 6 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean Bilbon, genero indarkeriaren delitu bat egotzita, bikotekidea sukaldeko aizto batekin mehatxatu baitzuen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo goizaldean, 5:00ak aldera, emakume gazte bat Ertzaintzaren Zabalburuko egoitzara bertaratu zen eta bere bikotekideak tratu txarrak eman zizkiola salatu zuen. Dirudienez, bion arteko eztabaida batean, gizonak emakumezkoa jo zuen eta, ondoren, sukaldeko aizto bat jarri zion lepoan, biktima iraintzen eta mehatxatzen zuen bitartean. Salatzaileak egiaztatu zuenez, aurretik ere gizonezkoaren erasoak hainbat aldiz pairatu omen zituen.

Gertakariaren berri izan bezain laster, herritarren segurtasunerako lanak betetzen ari ziren agenteek ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu zuten. Segituan, polizia-egoitza batera eraman zuten, dagozkion eginbideak burutzeko.