EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bati lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado: viernes, 26 junio 2009 14:49

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bilbon indarkeria erabilita lapurreta egitea egotzita. Antza denez, emakumezko bati dirua lapurtzen saiatu zen Bilboko Indautxu plazan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldean, 19:00etan, bizilagun batek Bilboko Indautxu plazan jazotzen ari zen lapurreta salatu zuen Ertzaintzaren aurrean. Gutxira, agenteak bertaratu ziren, baina lapurra jada ez zegoen, diru barik alde egin baitzuen.

Biktimarekin hitz egin eta ustezko lapurraren deskribapena lortu ostean, orain dela 15 egunetik bilatzen ari ziren gizonezkoa izan zitekeela bururatu zizaien agenteei. Antza denez, gizonezko hori azken asteotan Bilboko hainbat dendatan jazotako lapurretetan nahasita zegoen.

Ertzaintza lagun horren bila jarri zen eta, gutxira, ondoko kale batean topatu zuten. Identifikatu ostean, agenteek gizonezkoa (40 urtekoa) atxilotu zuten lapurreta egin izana egotzita.

Lagun hori aurkitu eta atxilotzeko xedez, ikertzen ziharduen Ertzaintzak. Izan ere, azken asteetan Bilboko hainbat dendatan jazotako lapurretetan nahasita egon da. Atxilotuak dendaria bakarrik gelditu arte itxaron eta mehatxatzen zuen; horretarako, azidoa botako ziola edo xiringaz, labanaz eta bihurkinaz ziztatuko zuela esaten zion. Orduan, denda-ostean sartzeko edo belauniko jartzeko esaten zion eta dirua eramaten zuen droga-beharra baretzeko.

Horrez gainera, beste lapurreta bat leporatzen diote, 'modus operandi' berdina erabilita, ustez, Galdakaoko denda batean ere lapurtu baitzuen. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzan dago eta hurrengo orduetan epailearen esku jarriko dute.