EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Donostian 13 urteko adingabe bati haxixa saltzeagatik

Actualizado: lunes, 4 enero 2010 12:31

DONOSTIA, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Donostian, 13 urteko adingabe bati haxixa saltzea leporatuta. Droga saltzen ari zen unean harrapatu zuten agenteek, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeko 17:15 aldera, Donostiako Amara Berri auzotik patruilatzen zebiltzan Ertzaintzaren agenteek jarrera susmagarria zuten bi gazte ikusi zituzten Sahatsaren Plazan jesarrita. Denbora gutxira, gizon gazte bat beraiengana zuzen zen eta bilgarri txiki bat eman zien diruaren truke.

Droga salerosten ari zirela iritzita, agenteek saltzailea eta eroslea (13 urteko adingabe bat) identifikatu zituzten eta haxixa salerosi berri zutela baieztatu ahal izan zuten. Hartara, ertzainek saltzailea atxilotu egin zuten, osasun publikoaren kontrako delitu bat egin izana egotzita.