EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Donostian bikotekideari erasotzeagatik

Actualizado: lunes, 16 febrero 2009 13:41

DONOSTIA, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizeko lehen orduan Donostian, bikotekideari eraso egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Gertakariak igandeko 4:00ak aldera jazo ziren. Salaketan jasotzen denez, emakumezko batek bikotekidearen erasoa jasan zuen biak bizi diren etxebizitzan, Donostian. Dirudienez, gizonezkoak (etxera heldu berri zen) emakumezkoa jo zuen eta, bertan zegoen hirugarren pertsona baten laguntzari esker, biktimak erasotzailea gainetik kentzea eta beste gela batean sartzea lortu zuen. Emakumezkoa gelan geratu zen senide batzuk etorri ziren arte, eta azken hauek etxetik irteten eta osasun zentro batera joaten lagundu zioten.

Ertzaintzak erasoaren berri izan zuen osasun-zerbitzuak emakumezkoa ospitalean artatzen ari zirenean. Agenteak osasun-zentroan bertaratu ziren eta, medikuek biktima artatzen amaitu zutenean, ertzainek biktima Ertzainetxera eraman zuten beharrezko salaketa jar zezan.

Horrela, 8:00ak aldera, Ertzaintzaren patruila batek ustezko erasotzailea (aurrekariak ditu antzeko delituengatik) atxilotu zuen bikotearen etxebizitzan eta Donostiako Ertzainetxera eraman zuten.

Datozen orduotan atxilotua agintaritza judizialaren aurrean agertu beharko da, Donostiako epaitegietan, eta egotzitako delituari buruzko azalpenak eman beharko ditu epailearen aurrean.