EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Donostian supermerkatu batean 280 euro lapurtu eta langileak mehatxatzeagatik

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2008 17:19

DONOSTIA 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Donostian, bertako supermerkatu batean lapurreta egin eta langileak arma zuriz mehatxatu izana leporatuta. Ustezko lapurrak, harrapatutako 280 euroekin dendatik alde egitea lortu bazuen ere, ordu batzuk beranduago, Ertzaintzak bere etxean atxilotu zuen.

Herrizaingo Sailaren arabera, lapurreta atzo arratsaldean gertatu zen, 17:15ean, Donostiako Bidebieta auzoko supermerkatu batean. Gizonezko bat dendan sartu zen eta langileari dirua emateko eskatu zion labana batez mehatxatuz. Lapurrak kutxatik 280 euro hartu eta, supermerkatuko beste langile bat kolpatzeko mehatxua egin ostean, alde egin zuen.

Segidan langileek Ertzaintzari dei egin zioten lapurretaren berri emateko. Ertzainek lapurra identifikatu eta atxilotzeko ikerketa bat martxan jarri zuten. Sei ordu beranduago, Donostiako 46 urteko gizonezko bat aurkitu zuten bere etxe ondoan eta patruila batek, lapurretaren ustezko egilea izateagatik atxilotu zuen. Agenteek susmagarria polizia-etxera eraman zuten bertan, beharrezko izapideak egin eta, datozen orduetan, epailearen esku jartzeko.

Contenido patrocinado