EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Gasteizen supermerkatu bateko langile bat jotzeagatik lapurtzen harrapatu duenean

Actualizado: jueves, 23 julio 2009 15:27

GASTEIZ, 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Gasteizen, indarkeriaz egindako lapurretaren ustezko delitu bat egotzita. Atxilotuak supermerkatu bateko langile bat jo zuen, hortzetako zortzi eskuila osten saiatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldean, 20:00ak aldera, Gasteizko erdialdean kokatutako supermerkatu batetik ertzainak bidaltzeko eskatu zuten, hainbat salgai lapurtzen saiatu zen gizon bat atxikita zeukatelako.

Agenteei jakinarazi zietenez, bertan zegoen gizona hortzetako zortzi eskuila osten saiatu zen. Harrapatu zutenean, ustezko lapurra saltokitik ihes egiten ahalegindu zen eta supermerkatuan lan egiten duen emakumezko bati eraso egin eta eskumuturrean lesio bat eragin zion. Gizonezkoa (aurretik ere behin atxilotu dute) atxilotu eta polizia egoitza batera eraman zuten.