EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Getxon (Bizkaia) emazteari masailekoa eman eta mehatxatzeagatik

Actualizado: jueves, 12 marzo 2009 18:54

BILBO, 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Getxoko (Bizkaia) udaltzainek 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldeko azken orduan Algorta auzoan, familiartekoekin indarkeria erabiltzea eta emazteari mehatxuak egitea egotzita, Getxoko Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Erasotutako emazteak salatu zuen senarrak hitzik esan gabe masailekoa eman ziola, aurrekoetan ere herio mehatxua egin ziola eta, azkenengo egunetan, jazarpen egoerak sarriagoak zirela. Izan ere, senarrak beste pertsona batzuei emaztea hiltzea pentsatzen ari zela esan zien.

Etxekoekin eztabaida gogorrak direla-eta hainbat gertakizun agertzen dira bikote honekin erlazionatuta polizi artxibategian. Gertakari horietan Getxoko Udaltzaingoko patruilek esku hartu behar izan dute, baina, azkenean, bikotekideek ez zuten elkarren aurkako salaketarik jarri. Atxilotua epailearen aurrera eraman dute.