EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Indautxuko (Bilbo) metro geltokiaren ondoan zakarrontziak nahita erretzeagatik

Actualizado: martes, 19 mayo 2009 14:47

BILBO, 19 May. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, Indautxu Plazako metro geltokian hainbat zakarrontzi nahita erre izana leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldean, 19:40 aldera, Ertzaintzaren patruila batek Bilboko Indautxu Plazako metro geltokira bertaratzeko abisua jaso zuen; gizonezko batek hainbat zakarrontziri su eman omen zien eta beste pertsona bat arazoak eragiten omen zebilen.

Iritsi bezain laster, agenteek metroko arduradunekin hitz egin zuten eta hauek adierazi zietenez, zakarrontziak erre omen zituen gizonezkoak ihes egin zuen baina bere argazki bat zuten langileek eskura ertzainei emateko.

Jasotako datu horiekin guztiekin, agenteak geltokitik alde egitera zihoazen, baina orduan, susmagarriaren deskribapen bat zetorren gizonezko bat ikusi zuten eta berehala identifikatu zuten. Zakarrontziak nahita erre zituen ustezko egilea nor zen jakinda, agintaritza eta kontrol zentrotik agenteei jakinarazi zieten Bilboko instrukzioko 10. epaitegiak susmagarri hura aurkitu eta atxilotzeko agindua lehendik emanda zeukala. Ondorioz, berehala atzeman eta 47 urteko atxilotua Bilboko Ertzainetxera eraman zuten.