EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Lasarte-Orian (Gipuzkoa) bere ama kalean hiltzeagatik

Actualizado: viernes, 19 febrero 2010 18:02

DONOSTIA, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu dute gaur arratsaldeko lehen orduan Lasarte-Orian (Gipuzkoa) 48 urteko bere ama kalean sastatzeagatik, hil arte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Atxilotuak arazo psikiatrikoak omen ditu.

Arratsaldeko 14:00ak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote ustezko eraso bat izan dela Lasarte-Oriako Zabalbide kalean. Ertzaintzara deitu duen pertsonaren arabera, gazte bat bere ama kolpatzen ari zen kalean.

Patruila bat bertaratu da eta baieztatu du biktima larriki zaurituta zegoela, ustez arma zuri batekin jasotako erasoaren ondorioz, eta anbulantzia bat eskatu du berehala. Pixka bat geroago, mediku batek emakumearen heriotza baieztatu du.

Bestalde, Ertzaintzak hildakoaren semea atxilotu du erahilketaren ustezko egile izatea leporatuta. Atxilotuak arazo psikiatrikoak omen ditu. Lehenengo datuen arabera, ama eta semearen arteko eztabaida etxean hasi da, eta Ertzaintzak ikerketa hasi du ezbeharra argitzeko. Gertaeraren tokian ordezkaritza judizial bat ere izan da.