EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Sestaon (Bizkaia) etxebizitza bateko aldamio batera igota zegoela lapurretan ari zela

Actualizado: lunes, 11 mayo 2009 14:02

BILBO, 11 May. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Sestaon (Bizkaia), indarra erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta. Udalerriko etxebizitza-bloke batean jarrita zegoen aldamio batera igota zegoela lapurretan harrapatu zuten susmagarria, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo gauean jazo zen guztia, 22:00ak aldera, Sestaoko Los Baños kaleko etxebizitzen bloke batean. Ordu hartan, hainbat bizilagunek Ertzaintzari deitu zioten gizonezko bat aipatutako eraikuntzan jarrita zegoen aldamio batera igo zela ohartarazteko. Gizonezkoak eraikuntzako aurrealdeko fokuetako bat ostu omen zuen.

Bertaratu ziren agenteek ustezko lapurra (aurrekari polizialak dituen 34 urteko gizonezko bat) identifikatu zuten. Atxilotu zutenean, hainbat erreminta zeramatzan gainean, ustez lapurreta burutzeko erabili zituenak.