EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Zierbenako (Bizkaia) obra bateko bulegoan gutxienez hiru aldiz lapurtzeagatik

Actualizado: jueves, 9 julio 2009 15:50

BILBO, 9 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizean aipatutako Muskizen (Bizkaia), Zierbenako eraikuntza-lan batzuetako etxola batean aste berean gutxienez hiru aldiz ostu izana egotzita. Etxola hori bulego gisa erabiltzen dute, administrazio lanak egiteko, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakariak maiatzaren 29tik eta ekainaren 5era jazo ziren, Zierbenako San Mames auzoan egiten ari diren eraikuntza-lan batzuetan, administrazio lanak burutzeko bulego gisa erabilitako obra-txabola batean hiru aldiz ostu zutenean. Leiho bateko burdinsareak indarrez mugituz barruan sartu ziren eta material informatikoa ostu zuten: hiru ordenagailu eta beren monitoreak, ordenagailuentzako sorgailuak, hiru inprimagailu eta beste hiru PUZ, hain zuzen ere.

Obrako arduradunek gertakaria Ertzaintzaren aurrean salatu zuten eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen jarraian. Ondorioz, atzo goizean 22 urteko gizon bat atxilotu zuten Muskizen. Atxilotua (aurrekari ugari ditu antzeko delituengatik) Barakaldoko Guardiako epailearen esku utzi zuten, beharrezko polizia eginbideak burutu ostean.