EUSKADI.-Glasgowko eta Bartzelonako metroetako arduradunak Bilboko metroan izango dira gaur eta bihar

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2009 17:42

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Glasgowko eta Bartzelonako metroetako zuzendaritzen ordezkari batzuk izango dira gaur eta bihar Bilboko metroaren instalazio nagusiak ikusten. Bi ordezkaritzak bereziki interesatuta daude Bizkaiko Garraio Partzuergoak metroa Santurtzira heltzeari aurre egiteko erositako tren berriek dakartzatzen hobekuntzak ezagutzen. Horregatik, Metro Bilbaoren arduradunek CAF UT 600 tren berriak egin dituen euskal enpresako zuzendariak izango dituzte alboan.

Metro bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, ordezkaritza eskoziarrak era katalanak Aginte Toki Nagusiak (ATN) nola funtzionatzen duen ere ezagutuko dute, bai eta Metro Bilbaok azpiegitura berriak garatzeari eta ustiatzeko metodoari dagokienez duen eskarmentua ere.

Glasgowko metroaren ordezkaritzaren buru David Gardner proiektuen zuzendaria da. Bestalde, Bartzelonako metroaren zuzendari nagusi Sebastian Buenestadok bihar ezagutuko ditu martxan jarri zenetik Bilboko metroan sartu diren teknologia aurrerapenak.

Eskoziako Glasgow hiriak "Laranja Mekanikoa" esaten dioten 15 geltokiko metro sarea du, eta 14,8 milioi bidaiari garraiatu zituen 2008an. Bartzelonako metropoliko sareak, berriz, 150 geltoki eta 115 kilometroko luzera ditu, eta urtean 500 milioi pertsona inguru mugitzen ditu.