EUSKADI.-Gobernu zentralak 420.000 euro transferituko dizkio 2010ean eta 2011n Eusko Jaurlaritzari ikerketa-jarduera areagotzeko

Actualizado: martes, 9 febrero 2010 14:22

GASTEIZ, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak erabaki bat hartu du gaurko bileran Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin lankidetza-hitzarmen espezifiko bat izenpetzeko, irakasleak eta ikertzaileak sartzea sustatzeko eta ikerketa-jarduera areagotzeko programari buruzko protokolo orokorra garatzeko (I3. programa) asmoz.

Hitzarmen horren bidez, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak bere gain hartuko du Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Administrazio Orokorrari 420.000 euro transferitzeko konpromisoa, ikerketa-jarduera nabarmena duten lau irakasle ikertzaile era egonkorrean sar daitezen sustatzeko. Ekarpena honela gauzatuko da: 260.000 euro 2010. urtean eta 160.000 euro 2011. urtean.