EUSKADI.-Gorliz eta Plentzia artean (Bizkaia) urriaren 31n izandako istripu baten lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 9 noviembre 2009 17:50

BILBO 9 Nov. (EUROPA PRESS) -

Urriaren 31ko arratsaldeko 20:00ak aldera BI-220 errepidean Gorliz eta Plentzia artean (Bizkaia) jazotako istripu baten lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Istripu hura eragin zuen autoak 17 urteko gazte bat harrapatu eta ostean ihes egin zuen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik gogoratu dutenez.

Plentziako zubiaren igoeran (Plentziara bidean) gertatu zen ezbeharra, obretan dauden bi bidegurutzeren artean, herrian Paulinaren Aldapa izenarekin ezaguna den gunean. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuten hanketan lesioak izan zitzakeelakoan.

Ertzaintzak istripua eragin eta alde egin zuen gidaria identifikatu eta gertaeraren arrazoiak argitzeko ikerketa bati ekin zion, eta lan hau errazteko, ezbeharraren lekukoen laguntza eskatu du. Honen inguruko daturen bat eman dezakeen edonori eskatzen zaio Getxoko ertzainetxeko atestatu taldearekin 94 406 34 20 telefono zenbakiaren bidez harremanetan jar dadila.

Contenido patrocinado