EUSKADI.-Gospelaren eta Indiako kantuen arteko fusioa izango da Bilbao Ars Sacrum jaialdiaren hurrengo hitzordua larunbatean

Actualizado: jueves, 2 abril 2009 15:30

BILBO, 2 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Ars Sacrum 2009 jaialdiak proposamen interesgarria dauka larunbaterako, Indiako kantuak eta gospel afroamerikarra uztartuko dituen emanaldi bat prestatu baitu Enkarnazio elizan, 20:30etan hasita. Louisianako (AEB) musikari ospetsu Craig Adams izango da ekitaldiko burua, New Orleanseko (AEB) ahotsez eta Pakistango Faiz Ali Faiz eta horren taldeaz lagunduta, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

"Arlo musikalaz gain, sufismoaren eta afroamerikarren eliz kantuak biltzen dituen hizkuntza musikalaren aurrean gaude. Bi musikari handiren arteko hitzordua, konposatzaileak, abeslariak eta instrumentista bikainak. Bi kultura sakraturen ordezkariak, bakoitzak bere espazioa besteari eskainiko diolarik", azaldu dute.

Ikuskizuna hiru zatitan banatuko da. Lehenengoan afroamerikarren eliz musika entzun ahal izango da Craig Adamsekin; ondoren, Qawwalisen musika sufia izango da protagoniosta Faiz Ali Faizekin; eta hirugarren zatian, talde biek bat egin eta Martina A. Catellaren sormen lan bat eskainiko dute, non musika tradizio bakoitzak bere erroak bilatu eta bestearenarekin uztartu edota osatuko dituen.